Ezin dugu ezkortasunean etsi

Agerikoa da gaur egun, oraindik ere, gizartearen parte batek ekintzailearen figura , proietkuak aurrera ateratzen dituen pertsona, pertsona txartzat, gizartearen aurkako bezala ikustea, hondamen guztien errudun izango balitz bezela, bizi dugun deserotasun garai hauetan.

Arcelor Mittalek Zumarragako lantegia partzialki ixteko hartu duen erabakiak ipurdiko galanta eman digu, bai zuzenean bertan lan egiten zuten familiei, baita zeharkako langileen familietan ere, eta ingurukoei zer esanik ez. Gustatuko litzaigukeen baino motelago berreskuratzen ari den jarduera ekonomikoan, alegia,beti da notizia tristea, baina are gehiago, garai batean industri gune garrantzitsua zen eskualdean galtzen ari den pisua ikusita.

Siderometalurgiari lotuta egon da, tradizionalki, Urola Garaiko ehun industriala, eta guztiok dakigu zein egoera pairatzen ari den industria hori: energia kostu handiak, inbertsio eskasak, suspertzen ari diren herrialdeetako enpresen dumping-a (kostua baino prezio baxuagoekin saltzea), multinazional handiek lantegiak erosten dituzte, bertakotasunik batere ez dutenak…

Hala guztiz ere, ezin dugu ezkortasunean etsi.

Barneratu behar duguna da, justizia soziala eta aberastasun eta enplegua sortzen duen garapen lehiakorra ez direla posible, gizarteari balioa emango dioten enpresa ehun indartsu bat gabe. Ezin dugu pentsatu, lortu dugun ongizate maila erdietsiko dugunik (gure lurraldeetatik inguruetakoetara joanez gero egiazta dezakeeguna) gure erakundeek helburu hori lortzeko denak batera horren aldeko apustu argi eta erabakiorrik gabe. Gure aldeko mikroklima sortu behar dugu, horren alde eman dugu urte asko Euskadin, herrialde erakargarria, berezitua, enpresak eroso senti daitezen eta beste toki batzuetara joan ez daitezen giroa sortu behar dugu, eta negozioa abian jarri nahi dutenentzako gu aukera bezala izan gaitezen ikus gaitzaten.

Industria politika, azpiegiturak, fiskalitatea, prestakuntza, enpresa-proiektuan enpresari eta langileak batera… Anitzak baitira enpresa-erabaki batean eragiten duten aldagaiak. Eta benetan ari dira gure erakundeak, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak (denboraldi bateko salbuespen eta guzti) eta Udalak, horiek aldeko mikroklima hori sortzeko lanean daramatzate urte asko, eta ondorio gisa, enpresa garapen hori gizarte politiketan islatzen da, asko eta askok jarraitu beharreko eredu ikusten duten politika, edo, nabarmendu beharreko beste datu gisa, langabezia tasa, nahiz eta larria izan guretzat, %12,9koa Euskadin, Espainiakoaren datutik 8 puntura dagoena, %20,9 2015ean.

Hori dela eta, orain gutxi, The Financial Times aldizkari britaniar ospetsuak esan du, Euskadi dela konektibitatean (logistikoa) Europako lehen herrialderik hoberena eta seigarrena atzerriko inbertsioa erakartzeko estrategia duena.

Zumea egina dago eta lantzen segitzen dugu. Zumarragakoak bezalako egoerak ezin du gure erakundeen lana lausotu, euskal eredu ekonomiko eta soziala bezain bidezko eta orekatua lausotu. Beste upeleko sagardo dira enpresa erabakiak, korporatiboak eta esku aldaezinak, noizbehinka erakundeek egindako lan guztia lausotzen dutenak, izan ere, eta jabetu behar dugu, erakunde horiek ez dutela metal perfilik edo garbitzailerik egiteko lan egiten.

Ez dago iruzkinik

Barkatu, iruzkinetarako formularioa itxita dago une honetan.