Udal legea

Akordio honek argi uzten du ezberdinen arteko aliantza posible dela

Lehen mailako akordio politikoa da, euskal udalei babesa ematen dien testua adostea lortu delako,  hogeita hamar urteotan gai horren gainean egon ez den adostasuna gainditu da. Legegintzaldi honetan tramitatu den lege proiekturik garrantzitsuena da.

Lortu den adostasunak Autonomi Erkidegoan dagoen eskema instituzionala ez apurtzeko ahalmena dauka, hiru erakunde mailak errespetatzen dituelako; eskubide historikoak, Estatutua, forutasuna eta botere banaketa urratu gabe. Alderdi Sozialistak etengabe auzitan jarri eta zuzendu nahi izan duena.

Akordioak Eusko Legebiltzarrean gehiengo oso azpimarragarria lortu du eta gehiengo hori berori, Euskadiko udal mapan ere lortu da, EAJ-PNVk eta EH Bilduk euskal udal guztien %80tik gorakoetan gobernatzen dutelako. PSEri 8 zuzenketa onartu zaizkio eta erdibidekoak lortu ditugu beste 18tan. Guztira 26. Egitasmoari aurkeztu zizkion zuzenketen herena. Legea borondate ezberdinen baturi esker lortu den proiektua da.

Akordio honek beste behin erakutsi diguna da, Euskadin ezberdinen arteko akordioa egin daitekeela. Akordioa bera oso berri handia da Euskadirentzat. Estatu mailan antzematen den blokeoaren aurrean, Euskadin eraikitzeko adosten dugu, gure erakundeak sendotzeko eta, kasu honetan, udalak indartzeko.

Hauxe da EAJ eta EH Bilduren artean lortu den akordioa, bigarrena denbora tarte laburrean. Horrek erakusten duena da, elkarren arteko ulermena herri osoarentzat ona denean, adost daitekeela, baina ez hori bakarrik, elkar ulertze hori ezinbesteko egiten dela.

Ez dago iruzkinik

Barkatu, iruzkinetarako formularioa itxita dago une honetan.