08 api. Egindakoengatik antzematen zaie
Apirilaren 17an egingo da, udal hauteskundeetarako programetan, EAJ-PNVk hitza eman zuen zabor-bilketa sistemari buruzko kontsultetan azkenekoa, Astigarragan hain justu. Herritarren botoei esker gobernatzen dugu udal guztietan hala egingo dugu, gainera.
Bergara, Ordizia, Legazpi, Aretxabaleta eta Eskoriatzan emandako hitza bete dugu, kontsultak egiteko alegia, eta izaera loteslea eman diegu, gainera, Bilduk Atez Atekoaren aldeko kanpaina egin du horietan guztietan. Astigarragako emaitzaren zain, edukiontzi bidezko sistemaren aldeko emaitzak izan dira, gainera, gehiengo eztabaidaezinekin guztietan. Ordizian, Bildu ez zen ausartu Atez Atekoaren gaineko galdera sartzea ere; aurreko legealdian, alde bakartasunetik eta guztiaren eta guztien aurka inposatu zuen sistemari buruzko galderarik ez zuen sartu ere egin.
Beste udal batzuetan, berriz, (Lazkao, Pasaia, Irura o Tolosa), Atez Atekoa kentzeko edo bilketa-sistema egokitzeko gure konpromisoa bete dugu.
Azkenik, Villabonan, Bildurekin adostasuna lortu dugu edukiontzi bidezko sistemara bueltatzeko, eta Lezon, berriz, sistema mixtoarekin segitzeko, 2017an egingo den kontsulta egin arte.
Baina Otegik, Arnaldok ireki du iturria. Apirilaren 14an egindako adierazpenetan, honako hau esan baitzuen: “Otegi cree que debían haberse celebrado consultas populares para la gestión de los residuos (DV)”
Horixe bakarrik behar genuen! Gobernatzen aritu denean aldarrikatzen (eta inposatzen) aritu denaren kontrakoaren bandera hartzen saiatzea Bildu. Litekeena da, Otegiren adierazpenen ondoren (beraien munduari zuzendutako oharra izango da ala hauteskunde garaiko beste maniobra taktikoa besterik gabe?) jarrera berria hartu nahi izatea, eta adostasun bila proposamenak eginez etortzea, bai sistema mixtoa jartzeko edo zabor-bilketa selektiborako sistemari buruzko kontsultak egiteko. Egia esan behar bada, hori bai, nekez gertatuko da kontsultak egin nahi izatea, egindako guztietan Atez Atekoaren alde jaso diren emaitzak ikusita. Geroak esango du!
Orain, nork esango luke, EAJ-PNVk 9 hilabete eskasetan, ohitu nahi gintuzten dogmatismoa eta gezurra utzi behar zuela agerian, izan ere, ezker abertzalea, bere kontakizunean, herri-kontsulten defendatzaile bakar gisa azaltzen zen. Foru Aldunditik ere, EAJ-PNVk iragarri du, dagoeneko, 40 herri-kontsulta baino gehiago egingo direla 2016an zehar.
Zenbat kontsulta egin zituen Bilduk aurreko legealdian?
Egindakoak adierazten du emandako hitza betetzen den ala ez. EAJ-PNV emandakoa betetzen ari da. Beste batzuk ezin dute gauza bera esan.
Barkatu, iruzkinetarako formularioa itxita dago une honetan.