11 Feb. 154. artikulua ezabatzearen alde
Espainiako Konstituzioak, 154.artikuluan “Gobernu ordezkariaren” figura ezartzen du, estatuaren administrazioko zerbitzuak “gidatzeko” autonomi-erkidegoan eta, “hala denean”, hori “koordinatzeko” erkidegoaren berezko administrazioarekin. Egia esan, Espainiako gobernuko Delegatuek Euskadin izan duten karakterizazio politikoa “oso berezia” izan da, konstituzioak berak ezartzen duena baino haratago iritsi dena, hain zuzen. EAJ-PNV beti egon da gobernu ordezkariaren figuraren kontra; are gehiago, izan duten karakterizazio politiko horren kontra. Gaur egun, oraindik ere, Urquiko dugu, PPkoa. Erregeorde baten karikatura, “Patria Unica”ren Batasuna da bere eginkizuna, Espainiarena, bistan denez. Guardia Zibilak paseatzera bidaltzen ditu, bazter guztietan kontrolak jartzera, abertzale kutsua duen edozeren kontrako errekurtsoak jartzeari ekiten dio (euskarazko aktak, Gure Esku Dagori diru laguntzak, Udalbiltza…), eraikin guztietan bandera espainolak jartzera…¬ Horregatik eta gauza askoz gehiagogatik, Gipuzkoako Batzar Nagusietan figura hori ezabatzeko akordioa bozkatu dugu EH Bildurekin batera. Nortzuk eman zuten proposamenaren aurka? PP, PSE-EE eta Podemosek, indar españolak direnez hirurak, figura hori mantentzearen aldeko botoa eman zuten.
Lo sentimos, el formulario de comentarios está cerrado en este momento.