10 ago. Euskal Estaturako bidea prestatzen
Legebiltzarrerako hauteskundeak gainean, agindu bat utziko digu amaitzear den legealdiak: euskal autogobernua eguneratzea gure herri-eskubideak ardatz ditugula eta Estatuko erakundeekiko harreman politikoaren estatusa finkatzea.
Inguru hurbilean, Espainia gobernatzean dago koska, egiturazko arazo larriak tarteko: PPk, PSOEk, Podemosek eta Ciudadanosek erakutsitako kultura demokratiko eta politiko eskasa, krisiak azaleratu dituen industriaren ahuldadea, langabezia handia, defizit eta zor publikoaren gorakada etengabea, Gizarte Segurantzaren kinka larria, doikuntzak eta Bruselaren esku-hartze zorrotza. Frantzian, berriz, badirudi sécurité delakoaren morroi bihurtzekotan direla demokrazia eta askatasuna, zer esanik ez herrien eskubideak, horretan bai berdinak Madril eta Paris, itxiak eta itsuak.
Izanak izan, Eusko Alderdi Jeltzalea ez zen jaio eta ez da ari Espainia salbatzeko, ezta Frantzia ere. Alderdi hau Euskadi Espainiatik bereizteko sortu zen, baita Frantziatik ere, eta Estatu propioa sortzeko. Agirre lehendakariak Euskadiren independentziarako eskubidea defenditu zuen hartan, Donostian, argi esan zuen: «Gure nazio izatea eta gure eskubidea ez dago ukatzerik: Euskadi eta independentziarako duen eskubidea! […] Espainia espainolentzako eta Euskadi euskaldunontzako». Politikan eta herrigintzan jakin egin behar da aukerak sortzen eta aprobetxatzen, koherentziaz jokatuz, nortasuna galdu gabe eta indar-guneak zainduz. Horra Eskozia, berriro bidea egiten Estatu izateko. Brexit-a baliatzen ari da Europar Batasunean bere kabuz egoteko, Londres utzita. Guretzat ere aukera izan daiteke Espainia bilakatu zaigun zama astun eta eraman ezina nahikoa dela esateko, Europan egon nahi dugula baina bestela, ez Espainiaren menpe baizik herri independente izanez.
Estatu egiturak ez dira oparitzen, eskuratu egin behar izaten dira. Ez gara hutsetik abiatuko. Hezkuntza, osasuna eta babes soziala nabarmen garatu ditugu, ekonomia eta lan arloak berritu, euskara aurreratu, geure ogasuna eta finantzak antolatu. Ez da nolanahiko eredu politikoa eta ez dago ordezkorik. Guk, Euskadiko hegoalde honetan, nazio kontzientziaz erantzun diogu gure herria geuk gobernatzeko nahi eta eskubideari. Espainia, berriz, era sistematikoan oztopoa jartzen. Bada, bukatu da eraso politikopean irautea. Izan ere, nola ez gara izango gai Estatu maila lortzeko, giza garapenaz Nazio Batuek aztertutako munduko 188 Estaturekin alderatuta, Euskadiko Erkidegoa 8. tokira iritsita, aurretik Norvegia, Australia, Alemania, Herbehereak… ditugula, eta Espainia atzetik, 26. tokian, eta Frantzia 22.ean? Lana, ekonomia eta diru-kontu publikoak hobeto edukita, Espainiara makurtuta ibili behar guk? Pentsioen kutxa hustuta geratzeko zorian dagoen Estatuaren menpe? Heldu da geure bidea sakontzeko garaia.
Eusko Alderdi Jeltzaleak erabakitzeko es
Lo sentimos, el formulario de comentarios está cerrado en este momento.