26 ots. Gipuzkoako biribilgunea. Konponbideak vs Paralizazioak
Gipuzkoako Biribilgunea, lurraldearen bizkarrezurra izango dena, egi bihurtzen ari da. Bilduk 2014ko urrian gelditu arazi zuen Deskargako autobidearen obra, partzialki eten zuen hasieran, eta erabat geroago. Eta jarraipenerako zantzurik gabe.
Gertatu ziren lur-bizien ondoren, ezpondak egonkortu ziren eta obra bertan behera utzi zuen koalizioak; orain, ordea, lurraldearentzat hain estrategikoa den azpiegitura hori amaitzeko bidean da, dagoeneko.
Deskargako adibide hori da, hain justu, Bilduk izan duen ibilbidearen erakusgai argietako beste bat, lau urteotan etengabe jorratu duena, paralizazioa, alegia. Alde guztietatik begiratuta, gipuzkoarrentzat ondorio nabarmenak sortzen ari diren paralizazioak.
Bilduk Deskargan sortu duen egoera desblokeatzea izan behar da horretarako adibide, baita mezu garbia, alegia, gipuzkoarren beharrei erantzun behar diela erakundeek, eta ez gizarte eredurik ez duten alderdien interesei.
Barkatu, iruzkinetarako formularioa itxita dago une honetan.