14 mai. Estatus berrirako oinarri partekatuak
Estatus juridiko-politiko berrirako abiapuntu izan daitezkeen oinarrizko bederatzi printzipio azaltzen dituen dokumentua helarazi die EAJ-PNVk Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiei.
“Erabakitzeko eskubidearen” formulazioa ere badu proposamen horrek eta hori gauzatzeko prozedura ere bai. Eskubide eta prozedura bat, zeintzuk “zati batean edo osorik, egikaritu nahi duen batek (Euskadik) Estatuarekiko (Espainiarra) duen harremana aldatzeko aukera ematen baitu eta egikaritza hori, eta hortik eratorritako euskal herritarren erabakien gauzatzea, dira tartean dauden parteen (Euskadi eta Espainia) arteko negoziaketarako eta akordiorako gaia”. Eta eransten du “Erabaki horiek hartuko dira legez ezarrita dauden arau eta prozesuen arabera eta metodo demokratikoak eta herritargoaren eskubide eta askatasunak errespetatuz”.
Aldi berean esaten da “Euskal autogobernuaren eguneratzea ezin da konstituzioaren aurretiazko erreformaren onarpenaren mende egon”. “Edozein kasutan, eredu autonomikoaren aldarazpen konstituzionalari ekingo balitzaio, erreforma horrek barnean hartu beharko luke euskal autogobernua bere osotasunean eta bere zabalenean, asimetria eskema baten barruan, herriaren errealitate nazionala aitortuta, berezitasun historikoak, juridiko-instituzionalak, linguistikoak, kulturalak eta euskal herritargoaren borondate demokratikoarekiko errespetua aintzat hartu eta barnean har ditzan”.
“Zilegitasun printzipioa errespetatzeak –aintzat hartu behar dena- ezin du printzipio demokratikoa urratzea ekarri. Printzipio horrek lehen mailako balore garrantzitsua eman behar dio euskal herritargoaren borondateari. Printzipio hori, indar berberarekin edo are indar handiagoarekin ere bada indarrean dagoen legeria” argitzen du.
Eskubide historikoak, botere funtsa eta Ekonomia Ituna, Europar Batasunaren presentzia eta Nafarroa eta Iparraldearekiko loturak, Estatuarekiko berme juridikoen eredua berria, euskal hizkuntzaren babes berezia, besteak beste, dira oinarrizko printzipioen artean jasota geratu diren gaiak.
Legealdi honetan oinarri batzuk ezartzea da dokumentu horren helburua, hurrengo legealdian testu artikulatua onartu eta herriaren berrespenera jartzeko.
Barkatu, iruzkinetarako formularioa itxita dago une honetan.